Vespa velutina nigrithorax espezie inbaditzailea, Asiako liztor izenez ezagutzen dena, 2010ean iritsi zen Euskal Herrira; orduz geroztik, kalteak eragiten ari da ingurumenean eta giza osasunean, bai eta galera ekonomiko handiak ere nekazaritzan eta erlezaintzan. Azken sektore hori da kalte gehien […]
Azken hamarkadetan planifikatu gabeko haurdunaldien kopuruak behera egin badu ere, uste da mundu osoko haurdunaldien % 23 dela nahi gabekoa. Eta zenbakiak antzekoak dira sistema antisorgailuak oso erabiliak diren herrialdeetan. Hala frogatu du UPV/EHUren azterketak: Frantziako 11.500 ama baino gehiagoren […]
Herritarren elikadura-ohituren inguruko kezka gero eta handiagoari erantzuteko, mundu osoko gobernuek nutrizio-etiketatzeko sistemak ezarri dituzte, kontsumitzaileei produktu osasungarriak aukeratzen laguntzeko erosketak egiten dituztenean. UPV/EHUko Erizaintza eta Osasunaren Sustapena ikerketa-taldeak beste urrats bat egitea proposatu du. Ikusita gero eta gehiago jaten […]
Medikuntza birsortzaileak pazienteari injektatzen, mentatzen edo ezartzen zaizkion zelulak erabiltzen ditu lortu nahi den efektu terapeutiko bat gauzatzeko; adibidez, zauri traumatikoak sendatzeko. Hala ere, badira funtsezko zenbait erronka arrakasta lortzeko, hala nola zelula terapeutikoak helmugara eraginkortasunez iritsaraztea biziraupena eta funtzionaltasuna […]
Egindako ikerketak erakutsi du Yasuni Parke Nazionaleko 16. eta 67. blokeetako petroliotik sortutako diruaren % 79 herrialde aberastuetara doala: % 20 erauzketa-enpresek irabazten dute; % 21 findegiek zein banaketa-bitartekariek; eta % 38 Espainiako Gobernuak, zergen bidez. Ortzi Akizuk, ingeniaria eta […]
Molekula organiko (karbono-egitura batean oinarrituak) gehien-gehienek, lauak izan beharrean, hiru dimentsioko geometria dute. Atomoak molekula bakoitzaren barruan ordenatzeko moduaren arabera, emaitza desberdinak lor daitezke. Zenbait kasutan, molekula batek eta haren ispilu-irudiaren propietate guztiz desberdinak izan ditzakete (hau da, objektu batek […]
Suaren eraginpeko guneen informazio zehatza eta eguneratua lortzea funtsezkoa da airearen kalitatea, ziklo biogeokimikoak edota klima hobeto ulertzeko, eta, halaber, suteen kudeaketan laguntzeko. Erretako eremuen kartografia edo mapaketa landa-eremuen azterketatik abiatuta egiten zen duela hamarkada batzuk, baina Lurra behatzeko sateliteak […]
Gureiker diziplina anitzeko ikerketa-taldea osatzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleek bularreko minbiziari buruzko erreprodukzio-zerrenda bat aztertu dute (mundu guztiko 1.247 bideoz osatua, YouTubek biltegiratu eta gaixotasun horri buruzko edukiak ikusi nahi direnean eskaintzen duena) […]
Erregulazio Genomikorako Zentroko (CRG), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Donostia International Physics Centerreko (DIPC) eta Biofisika Bizkaia Fundazioaren (FBB, Biofisika Institutuan kokatua) ikertzaileek osatzen duten ikertalde batek adimen artifiziala garatu du zelulen bereizmen handiko irudiak lortzeko. Horretarako teknologia mikroskopiko berriak konbinatu […]
Fitoplanktona fotosintesia egiten duten organismo mikroskopikoen multzo bat da eta oso sentikorra da mantenugaiak eskuratze-prozesuan gertatzen diren aldaketekiko. Horri esker, adierazle baliagarria da giza jardueraren (eutrofizazioaren) ondorioz sortzen diren gehiegizko mantenugai-kantitateak ebaluatzeko eta haiek murrizteko egiten diren ekintzen ondorioak aztertzeko […]