Ingurumena Ana Galarraga kazetariak Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu den artikulu bati erreparatu dio eta ingurumeneko DNAri esker, ia edozer gauza bila daitekeela planetan kontatu digu. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako Florida Unibertsitateko zientzialariek frogatu dute aireak izaki bizidun […]
Nora García Alonsok duela gutxi bukatu du doktore-tesia, eta grinaz hitz egiten du bere ikerketaz: ariketa fisikoaren onurak COVID iraunkorra duten pazienteetan. Batxilergoa ikasten ari zenean, ordea, ez zuen imajinatzen unibertsitatean ikasiko zuenik, eta are gutxiago tesi bat egingo zuenik […]
Fisika Ikertzaile informatiko talde batek, algoritmo kuantiko berri bat garatzen ari zela, ustekabean frogatu zuen korapilatze kuantikoa guztiz desagertzen dela tenperatura jakin batetik gora. Aurkikuntza honek korapilatze kuantikoaren “bat-bateko heriotza” izeneko fenomenoaren lehen froga matematiko sendoa eskaintzen du. Emaitza hau […]
Arkeologia Shöningeneko lantzak, osorik dauden ehiza-tresna zaharrenetakoak, berriki 200.000 urte dituztela ondorioztatu dute, aminoazidoen errazemizazioan oinarritutako analisi-metodo bati esker. Egurrean zizelkatuta, Erdi Paleolitikokoa, lehenengo neandertalen aroko, Alemaniako aztarnategi batean aurkitu ziren. Aztarnategiak ehizaren ebidentzia argiak eskaintzen ditu, bereziki zaldiena, eta […]
Esan ohi da urteak ez direla debalde pasatzen, eta errealitate ukaezina da hori munduan den ezein bizidunentzat. Bizitzak aurrera egiten du etengabean, atzerapausorik gabeko bidaia bakar eta errepikaezin batean. Eta bidaia horretan, noski, indarrekin batera, gaitasunek ere gora eta behera […]
Osasuna UPV/EHUko ikerketa batek frogatu du planifikatu gabeko haurdunaldiek ama baten osasun orokorrean eragin negatibo handiagoa dutela, batez ere 30 urtetik beherakoetan. Depresio-arriskua erditu aurretik handiagoa dela planifikatu gabeko haurdunaldiak izan dituzten emakumeen artean ere ikusi da emaitzetan, baina ez […]
Azken hamarkadetan planifikatu gabeko haurdunaldien kopuruak behera egin badu ere, uste da mundu osoko haurdunaldien % 23 dela nahi gabekoa. Eta zenbakiak antzekoak dira sistema antisorgailuak oso erabiliak diren herrialdeetan. Hala frogatu du UPV/EHUren azterketak: Frantziako 11.500 ama baino gehiagoren […]
Herritarren elikadura-ohituren inguruko kezka gero eta handiagoari erantzuteko, mundu osoko gobernuek nutrizio-etiketatzeko sistemak ezarri dituzte, kontsumitzaileei produktu osasungarriak aukeratzen laguntzeko erosketak egiten dituztenean. UPV/EHUko Erizaintza eta Osasunaren Sustapena ikerketa-taldeak beste urrats bat egitea proposatu du. Ikusita gero eta gehiago jaten […]
Ingurumena UPV/EHUko ikertzaileek ohartarazi dute Ostreopsis ovata alga tropikala ugaritu dela Donostiako Kontxako badian, batez ere Ondarreta inguruan. Alga hori, nahiz eta toxikoa izan daitekeen, oraingoz ez da arrisku handikotzat hartu. Ura epelagoa egoteak eta Ondarretako arroka eta makroalgaz beteriko […]
Fisika Erreferentzia esparru kuantikoek kokapen ugari izan ditzakete aldi berean, fisika klasikoaren ikuspegia desafiatuz. Ohiko fisika kuantikoak erreferentzia esparruak baztertzen zituen, baina ikertzaileek erakutsi dute hauek gainezarpena, korrelazioa eta gertaeren ordena bera baldintzatzen dituztela. Halaber, grabitate kuantikoaren ikerketan lagundu dezakete […]